→Basauri

30 lagun etxetik atera dituzte Basaurin, etxebizitza batean sua piztu ondoren

basauri-kareaga-behekoa-kalea-2018

Hogeita hamar bat lagun etxetik atera behar izan dituzte gaur goizaldean Basaurin, Kareaga Goikoa kaleko etxebizitza batean sua piztu ostean.

Kareaga Behekoa kalea // Geuria, artxiboa

Hogeita hamar bat lagun etxetik atera behar izan dituzte gaur goizaldean Basaurin, Kareaga Goikoa kaleko etxebizitza batean sua piztu ostean. Sua 01:30ak aldera piztu da bost solairuko eraikin bateko laugarrenean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Bizilagunak 03:00ak inguru itzuli dira euren etxebizitzetara, suhiltzaileek sua itzali dutenean. Sua izan den etxebizitzako bizilagunak kea arnasteagatik artatu dute larrialdi zerbitzukoek. Sua zergatik piztu den ari dira ikertzen.

Kotxe batek su hartu du Arrigorriagan

Era berean, 00:00ak aldera Arrigorriagako Urgoiti pasealekuan aparkatuta zegoen kotxe batek su hartu du. Suhiltzaileek sua berehala amatatu dute eta beraz, ondoko ibilgailuetan ez du eraginik izan suteak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|