→Basauri

Torturari buruz arituko da Julen Arzuaga Basauriko Pozokoetxe Kultur Etxean

Pozokoetxeko Kultur Etxeak torturari buruzko hitzaldia hartuko du otsailaren 9an, ostiralez. Julen Arzuaga abokatua, idazlea eta politikaria (2012tik legebiltzarkidea, EH Bilduren ordezkari) arituko da hizlari 19:00etatik aurrera, sarrera doan. Otsailaren 13an Torturaren aurkako eguna ospatzen da eta, “aitortza, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeak” aldarrikatzen ditu Sortuk.

Besteak beste, Oso latza izan da. Tortura Euskal Herrian liburuaren egilea da Arzuaga. Euskal Memoriaren Fundazioak 2012ko abenduan argitaratu zuen liburua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak