→Basauri

Basaurik eta Trafiko Zuzendaritzak hitzarmena sinatu dute zuzeneko izapideak udalerrian egiteko

basauri trafiko zuzendaritza 2016 hitzarmena 1

Gidabaimeneko eta zirkulazio-baimeneko helbidea aldatzeko Basauriko Udalera jo ahal izango dute basauriarrek, datorren uztailaren 18tik aurrera

Gidabaimeneko eta zirkulazio-baimeneko helbidea aldatzeko Basauriko Udaleko Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegora jo ahal izango dute basauriarrek, datorren uztailaren 18tik aurrera. Horiek horrela, herritarrek ez dute Trafikoko Lurralde Zuzendaritzara joan beharko izapide horiek egiteko. Era berean, Andoni Busquet alkateak eta Adolfo Peñaranda Trafikoko Bizkaiko zuzendariak gaur sinatutako akordio horri esker, udal teknikariek sarbidea izango dute Trafikoko datu-baseetara.

“Herritarrek ez dute hara eta hona ibili beharko eta, gainera, eguneratua mantenduko dugu udalerriko ibilgailuen datu-basea”, dio Andoni Busquetek.

Ibilgailu bat, bi biztanleko

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, Basaurin 21.553 gidari daude erroldatuta, hau da, ibilgailu bat bi biztanleko. Izan ere, 41.624 biztanle ditu Basaurik.

Datuak datu, 21.904 ibilgailu daude Basaurin izena emanda (2014an): 16.749 auto pribatu (%76), 2.000 kamioi (%9), 1.237 motozikleta (%6), 1.003 furgoneta (%5) eta 500 ziklomotor (%2).

Gora