→Basauri

Txarraska Gaztetxeko gelak, leihoak eta teilatua konpontzeko auzolana deitu dute

Txarraska Gaztetxeak jardunaldiak antolatu ditu ekainaren 25etik 29ra bitartean. Besteak beste, hitzaldiak, tailerrak, bazkariak eta auzolana antolatu dituzte.

hitzaldiak, tailerrak, bazkariak eta auzolana antolatu dituzte ekainaren 25etik 29ra bitartean // Argazkia: Txarraska Gaztetxea

Txarraska Gaztetxearen proiektuari bultzada emateko, okupazio mugimenduarekin eta Gaztetxeekin herritarrek duten jarreretan sakontzeko jardunaldiak antolatu dituzte ekainaren 25etik 29ra bitartean. “Herriarekin lotura estuago bat sortu eta gaztetxean azkenaldi honetan aurrera eramaten ari diren jarduera berriak ezagutzera emango ditugu”, diote. Besteak beste, hitzaldiak, tailerrak edota bazkariak antolatu dituzte.

Era berean, auzolana egiteko tartea ere bilatuko dute. Hain zuzen ere, gelak eta hormak margotu, instalazio elektrikoak jarri, obra-hondakinak atera, eta gelak, leihoak, teilatua eta ateak konponduko dituzte aste honetan zehar.

“Honekin batera, tokian tokiko herri boterea indartu, inguruko gaztetxe eta kolektibo ezberdinekin elkarlan sareak osatu, eta teknika, tailer, ezagutza eta baliabideak elkarbanatzeko espazio egonkor eta prestatuak sortzea izango da asmoa, kapitalismoak inposatzen digun bizi eredu kontsumistatik harago”, diote. Gaur egun, Hego Uribe eskualdean hiru gaztetxe daude: Basaurikoa -zaharrena- (20. urteurrenea bete du aurten)-, Arrigorriagakoa (aurten bost urte beteko ditu) eta Zeberiokoa (pasa den astean okupatu zuten). 

Txarraskako Lan egunak – Egitaraua

Ekainak 25, asteartea
09:00-14:30 Auzolana. 11:30ean hamaiketakoa. Dutxatzeko aukera
18:00 “Basauriko emakumeen aztarnetatik ibilbidea”, Kiskali Gazte Talde Feministaren eskutik, udaletxetik
19:30 Asanblada irekia Bentako plazan

Ekainak 26, asteazkena
09:00-14:30 Auzolana. 11:30ean hamaiketakoa. Dutxatzeko aukera
15:00 Bazkaria
17:30 Hitzaldia: Gimnás Popular Rukeli (L’Obrera, Sabadell)
18:30 Entrenamendua gaztetxeko gimnasioan

Ekainak 27, osteguna
09:00-14:30 Auzolana. 11:30ean hamaiketakoa. Dutxatzeko aukera
17:30 Serigrafia tailerra
19:00 Hitzaldia: “La autonomia y la vida. Explorar opciones más allá del trabajo precario”

Ekainak 28, ostirala
09:00-14:30 Auzolana. 11:30ean hamaiketakoa. Dutxatzeko aukera
17:30 Liburutegiaren aurkezpena
18:00 Soinu ekipo tailerra
19:30 Hitzaldia: “Okupazioa eta autodefentsa: Klase autonomia eraikitzen”

Ekainak 29, larunbata
09:00-14:30 Auzolana. 11:30ean hamaiketakoa. Dutxatzeko aukera
10:00 Mural margoketa + Birra dastaketa
12:00 Bihurri Dub
14:30 Bazkaria
17:00 Mural margoketa
21:00 Bakarrizketa-afaria: Anjel Collado. 6 euro

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak