→Basauri

Haurrentzako tatuaje, makillaje eta pintura tailerrak antolatu dituzte Txiki MAZen

basauri txiki maz 2017 soloarte david mars

MAZ Basauriren doako kontzertu guztiak apirilaren 28an Arizgoiti plazan izango dira. Nire lehen tatuajea eta Rockstar makillajea tailerrak izango dira bertan.

Balio magikoak' ikuskizuna, iazko Txiki MAZen, Soloarten // David Mars

MAZ Basauriren doako kontzertu guztiak apirilaren 28an Arizgoiti plazan izango dira. Nire lehen tatuajea eta Rockstar makillajea tailerrak izango dira bertan

Txiki MAZek, MAZ Basauriren familia osoarentzako programazioak, gero eta harrera hobea izan du azken urteetan, beste herri batzuetatik gero eta bisitari gehiago erakarrita. Hau dela eta, aurten eskaintza aberastu du. Hilaren 28an izango da Txiki MAZ eta 12:30etan hasiko da Arizgoiti pla- zan Play ‘N’ Kids-en hiru tailerrekin eta Ciscar DJren musikarekin. Zehatz-mehatz honakoa dira Play ‘n’ Kids tailerren nondik norakoak: ‘Musika pintatu: Rock-a koloreztatu’, tailerrean rock-aren historiako talde garrantzitsuenak ezagutu eta disko ospetsuenen azalak koloreztatuko dituzte. ‘Nire lehen tatuajea’ eta ‘Rockstar makillajea’ tailerretan, ostera, diskoak margotu beharrean, gorputza eta aurpegia marraztuko dute txikienek: tatuajeak eginez edo aurpegia kolorez apainduz Kiss, Björk edo REM musika taldeetako abeslarien antzera.

Bien bitartean, Ciscar DJ izango da eguerdia girotzen: musika zale, Bilboko gauaren aztoratzaile (Ambigú, Fever, Momo…) bere saioak eklektizismo hutsa dira: pop eta rock klasikoetatik abiatu eta egungo indie edo dance-eraino. Txiki MAZen inoiz izan duen publiko zorrotzenetarikoa izango du aurrean.

Txiki MAZ Rock Banda

Play ‘N’ Kids-en tailerrak eta Ciscar DJren saioa amaitzean, Txiki MAZ Rock Bandak hartuko du lekukoa. Egun honetarako bereziki osatutako talde potentea, Guillermo Hormaeche (Fastuosos de La Ribera-ko kide ohia, gitarra), Nacho Uribe (Five Direction oiha, gitarra eta ahotsa), Lander Moya (Zodiacs, Sonic Trash, baxua) eta Asier Gurruchagak (Zodiacs, Paralíticos del Ritmo, bateria) osatutakoa. Cyntiaren laguntza izango dute ahotsetan eta, beste batzuen artean, Tina Turner, The Beatles, The Who, Jackson Browne edo George Harrison-en arrakastak joko dituzte.

Baina larunbateko jardunaldi potoloak arratsaldean jarraituko du doako kontzertu gehiagorekin. Gogoratu 18.00etatik aurrera, berriz ere Arizgoiti plazan, TOC (Mungia), Noga (Zarautz-Basauri) eta Kiñubak (Galdakao) arituko direla, hurrenkera horretan. Nogak bere kontzertua bukatzean, minutu gutxi geratuko dira Social Antzokiak ateak ireki ditzan (21h) gau horretako Willis Drummond, Biznaga eta Los Cosméticos-en emanaldietarako (8/10€). Beti bezala, euria iragarrita balego, Arizgoiti plazako doakoak Solobarria plazako karpan egingo lirateke, aldez aurretik jaialdiaren sare sozialetan abisatu eta gero.

Bukatzeko, MAZ Basauriren zazpigarren edizioaren aurrerapen moduan, hurrengo astean Nogak doako kontzertuak eskainiko ditu Bilbo (osteguna, apirilak 19, 19.30h) eta Donostiako (ostirala, apirilak 20, 19h) FNAC dendetan.

MAZ BASAURI 2018 – EGITARAUA

Apirilak 27, ostirala
21:30 Social Antzokia: Rufus T. Firefly (22:00) + Sidonie (23:00). 10-12 euro

Apirilak 28, larunbata
12:30 Txiki Maz Arizgoiti plazan, doan: Play ‘N’ Kids tailerrak + Ciscar DJ + Txiki Maz Rock Band (13:30)
18:00 Doako kontzertuak kalean Arizgoiti plazan: TOC (18:00) + Noga (19:00) + Kiñubak (20:00)
21:00 Social Antzokia: Los Cosmeticos (21:30) + Biznaga (22:25) + Willis Drummond (23:35). 8-10 euro

Maiatzak 4, ostirala
21:30 Social Antzokia: Chico y Chica (22:00) + La Casa Azul (23:05). 10-12 euro

Maiatzak 5, larunbata
21:00 Social Antzokia: Cecilia Payne (21:30) + Vulk (22:30) + Novedades Carminha (23:35). 10-12 euro

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak