→Basauri

Zaballako espetxera eraman dute berriro Txus Martin, bihotzeko ebakuntza egin ondoren

Apirilaren 30ean egin zioten ebakuntza Txus Martin presoari Basurtuko Ospitalean eta bertan egon da ekainaren 3ra arte, espetxera lekualdatu duten arte.

NI ZU BI HERRI EKIMENA EGIN ZUTEN MARTXOAN BILBOKO ZAZPI ZUBITAN // ARGAZKIA: TXUSEN LAGUNAK

Etxerat elkarteak sare sozialetan jakinarazi duenez, Txus Martin presoa berriro eraman dute Zaballako espetxera (Araba), bihotzeko ebakuntza egin ondoren. Apirilaren 30ean egin zioten ebakuntza Basurtuko Ospitalean eta bertan egon da ekainaren 3ra arte, espetxera lekualdatu duten arte.

“Etxeratetik Txus Martinek jasan duen presioa eta tratu desegokia salatu genuen ebakuntzaren aurretik eta baita ebakuntza ondoren ere”, salatu dute Etxeratetik: “Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 20 euskal presoren artean dago Txus Martin. Etxerat elkarteak argi utzi nahi du Txus Martin bere etxean egon beharko litzatekela, 104.4-a aplikatuz, edo gutxienez, espetxe arinduan, behar duen tratamenduari egoera egokienean aurre egin ahal izateko”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak