→Basauri

Ukraniako Donbasseko gerra aztergai izango da Basaurin

ukrania donbass gerra 2016 geopolitica.ru

Vostokerantz elkarteak, Basauriko Ezker Kultur Gunearen laguntzarekin, Ukraniako gatazkari buruzko jarduerak antolatu ditu martxoaren 23an eta 24an.

2014ko apiriletik gatazka armatua dago Ukrania ekialdeko estatuetan // geopolitica.ru

Vostokerantz elkarteak, Basauriko Ezker Kultur Gunearen laguntzarekin, Ukraniako gatazkari buruzko jarduerak antolatu ditu martxoaren 23an eta 24an. Hain zuzen ere, Donetskeko umezurztegiko umeek egindako marrazkien erakusketa izango da Ezker Kultur Gunean (Nafarroa 14, Basauri) ostiralean eta larunbatean, eta Donbasseko gerrari buruzko hitzaldi-solasaldia antolatu dute martxoaren 24an.

Ekialdeko Europari, garai sobietar ondorengo eremuari eta balkaneei buruz aritzen den elkartea da Vostokerantz nazioarteko elkartea.

Martxoak 23, ostirala
18:00-21:00 Donetskeko 28. umezurztegiko umeek egindako marrazkien erakusketa

Martxoak 24, larunbata
12:00-14:00 + 18:00-21:00 Donetskeko 28. umezurztegiko umeek egindako marrazkien erakusketa
18:00 Hitzaldi-solasaldia: Donbasseko gatazkaren gakoak

Donbasseko gerra

2014ko apirilaren 12tik gatazka armatuak ari dira gertatzen Ukraina ekialdeko eskualdeetan, Euromaidan (europazaleei ematen zaien izena) mugimenduaren ondorio. Errusiazaleen protesten ondoren eta Donetskeko eta Luhanskeko eskualdeetan errepublika herriak aldarrikatu ondoren gertatzen dira gatazka armatuak.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|