→Basauri

Urbiko bi plazak lotzeko oinezkoentzako pasabidea ostiralean irekiko dute

basauri urbi pasabidea 2018

Urbi auzoko bi plaza goratuak elkartzen dituen oinezkoentzako pasabidea zabalduko dute uztailaren 13an. Irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko ditu.

Argazkia: Geuria

Urbi auzoko bi plaza goratuak elkartzen dituen oinezkoentzako pasabidea zabalduko dute uztailaren 13an, ostiralez. Hain zuzen ere, auzoko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetuko du pasabide berri honek: “Auzo barruko plaza goratu biak lotuko ditu pasabideak, eta bide batez, Nerbioi ibaiaren gainean orain dela hiru urte eraikitako pasabidearen jarraipen naturala izango da”, diote udal ordezkariek.

Pasabide berriak 11,53 metro luze ditu eta 3 metroko zabalera erabilgarria. Egiturari dagokionez, Ariz eta Urbi elkartzen dituen pasabidearen estetika bera du, hau da, corten altzairuz eginda dago. Udalak 102.281 euro inbertitu ditu obra honetan eta auzoko herritarrek egindako eskakizunei erantzuten die.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|