→Basauri

Vez-Labrador familiak Europako Curling Txapelketa jokatuko du azaroan

basauri vez labrador curling 2018 espainiako txapelketa urrezko dominak argazkia txuri berri

Espainiako Curling Txapelketa ospatu da martxoan Jacan (Huesca) eta bertan Vez-Labrador familiak parte hartu du eta urrezko dominak lortu dituzte.

Donostiako Txuri-Berri taldeko kideak dira Vez-Labrador basauriarrak // Txuri-Berri Curling

Espainiako Curling Txapelketa ospatu da martxoaren 23tik 25era Jacan (Huesca) eta bertan Vez-Labrador familiak parte hartu du, Donostiako Txuri-Berri Curling taldearekin. Alberto Vez, Estrella Labrador eta Sergio Vez urrezko dominekin itzuli dira Basaurira. Hain zuzen ere, Estrellak emakumezkoen kategorian urrezko domina eskuratu du hiru taldekiderekin batera (Oihane Otaegi, Leire Otaegi eta Asun Manterola), eta Albertok eta Sergiok gizonezkoen kategorian beste urrezko domina bat lortu dute, beste hiru taldekiderekin batera (Mikel Unanue, Antonio de Mollinedo, Eduardo de Paz).

Garaipen horiekin Europako Curlin Txapelketan parte hartzeko txartelak eskuratu dituzte. Azaroaren 16tik 24ra bitartean izango da txapelketa Tallinen (Estonia) eta Vez-Labrador familia Espainiako Selekzioarekin arituko da.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak