→Basauri

Kluben arteko XI. Atletismo Topaketa izango da ekainaren 23an Artunduagan

basauri artunduaga 2013 atletismo topaketak

Hiru Herri, Ardoi, Durango, Galdakao, Portugalete, Piélagos, Torrelavega, Saiatu Javi Conde, Getxo, Sendoa eta Artunduaga atletismo taldeek hartuko dute parte Basauriko XI. Atletismo Topaketetan, ekainaren 23an.

Ekainaren 23an 10:30etik aurrera izango dira Basauriko Atletismo Topaketak // Argazkia: Geuria

Hiru Herri, Ardoi, Durango, Galdakao, Portugalete, Piélagos, Torrelavega, Saiatu Javi Conde, Getxo, Sendoa eta Artunduaga atletismo taldeek hartuko dute parte Basauriko Udala XI. Atletismo Topaketetan. Ekimena ekainaren 23an, igandez, izango da Basauriko Artunduaga kiroldegian.

Basauriko Udala XI. Atletismo Topaketetak Artunduaga Atletismo Taldeak antolatzen du, Basauriko Udalaren eta Basauri Kirolak erakundearen laguntzarekin, eta Bizkaiko Atletismo Federazioaren babesarekin.

Basauriko XI. Atletismo Topaketak

Ekainak 23, igandea
Artunduaga kiroldegia

10:45 Luzera jauzia. Gizonak
10:45 Altuera saltoa. Emakumeak
10:45 Pisua. Emakumeak
10:45 Diskoa. Gizonak
11:10 100 metro. Emakumeak
11:20 100 metro. Gizonak
11:35 1.500 metro. Emakumeak
11:45 1.500 metro. Gizonak
12:00 Luzera jauzia. Emakumeak
12:00 Altuera saltoa. Gizonak
12:00 Pisua. Gizonak
12:00 Jabalina. Emakumeak
12:00 400 metro. Emakumeak
12:10 400 metro. Gizonak
12:20 800 metro. Gizonak
12:40 800 metro. Emakumeak
12:50 4×100 metro. Emakumeak
13:00 4×100 metro. Gizonak
13:15 Eskolartekoak eta Kirol Egokitua
13:30 Sari banaketa

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak