→Basauri

Zahartzaroari buruzko ‘¿A dónde vamos?’ film dokumenatala gaur Basaurin

basauri zineforum bizkaia 2017 a donde vamos

Marian Gerrikabeitiak zuzendu eta TU&YO Producciones-ek ekoiztutako ‘¿A dónde vamos?’ film dokumentala aurkeztuko dute gaur, urriak 17, Basaurin.

Marian Gerrikabeitiak zuzendu eta TU&YO Producciones-ek ekoiztutako ‘¿A dónde vamos?’ film dokumentala aurkeztuko dute gaur, urriak 17, Basaurin. Nagusitan zer nolakoak izango garen, edota nola biziko garen jakinminak bultzatuta sortutako dokumentala da. Zineforuma 17:30ean izango da, doan, Ibaigane Kultur Etxean

Bizkaiko Foru Aldundiak, BBK Fundazioak, Euskal Telebistak eta Gizadiberrik elkarlanean aurkeztu dute zineforum hau. Basaurin proiektatzeaz gain, Bizkaiko udalerri hauetan ere eskainiko dute: Gernikan (urriak 19), Barakaldon (urriak 24), Getxon (urriak 27), Markinan (azaroak 2), Durangon (azaroak 3) eta Leioako Magisteritza eta Gizarte Heziketako kanpusean (azaroak 8).

¿A dónde vamos?

Gure gizartea etengabe eraldaketan dago, eta populazio piramidea ere erabat aldatu da; Bizkaian, 0-19 urte arteko 197.308 gazte daude, eta 246.791 pertsona 65 urtetik gorakoak (Eustat, 2015).

Baina, zer da nagusi izatea? Noiz iristen da zahartzaroa? Zer gertatzen da erretiroa hartutakoan? Berdina al da nagusi edo adineko izatea? Zaila ote da lagun berriak egitea? Ez ote naiz aspertuko? Nire gorputza nolakoa izango da? Heriotzari beldurrik izango ote diot? 90 urterekin sexua izatea posible ote da? Marian Gerrikabeitiak galdera horiek erantzuten ditu 75 minutuko iraupena duen ‘¿A dónde vamos?’ film dokumentalarekin, modu zuzenean, eta lehenengo pertsonan euren esperientzia azaltzen duten protagonisten bitartez.

Gora