→Basauri

Zuhaixka berriak landatuko dituzte Kareagan, Montefuerterako bidean

basauri iruaretxeta 2016 zuhaitz eguna

Ekimen honen helburua izango da Kareagatik Montefuerte parkera doan oinezkoen bidearen ertzean bertoko zuhaixkekin osatutako babes harresia sortzea. 

bertoko basoa leheneratzeko jardunaldia egingo dute otsailaren 24an // Argazkia: Geuria

Zuhaixka berriak landatzeko jardunaldia egingo dute otsailean Basaurin, Kareaga auzoan. Ekimen honen helburua izango da Kareagatik Montefuerte parkera doan oinezkoen bidearen ertzean bertoko zuhaixkekin osatutako babes harresia sortzea.

Jardunaldia otsailaren 24an, igandez, izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Partaideak Asturias kalean elkartuko dira 10:00etan eta landaketari ekingo diote Montefuerterako bidearen hasieran.

Ekimen hau Ingurumenari buruzko Birsorkuntza, Heziketa eta Sentsibilizazio Jardueren programaren barruan dago eta Dorretxek, Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak, Kareaga Auzo Elkartearekin batera, antolatzen dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak