→Basauri

Basauriko igerilekua tarteka itxiko dute bihar eta egun osoan zehar ostegunean, kirol zerbitzuetako langileen grebagatik

basauri artunduaga pabiloi handia igerilekuak

Langileak kexu dira Udalek eta kirol zerbitzuetako enpresek adosten dituzten pliegoen eta lan baldintzen inguruan, eta hitzarmen kolektibo duin baten aldeko protesta egingo dute lanuzteak egin bitartean. 

Bizkaiko kirol-zerbitzu enpresetako langileek greba egingo dute bihar eta etsi: ekainaren 26an (asteazkena) 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etatik 19:30etara egingo dituzte etenaldiak eta ekainaren 27an (osteguna) egun osoan zehar. Langileak kexu dira Udalek eta kirol zerbitzuetako enpresek adosten dituzten pliegoen eta lan baldintzen inguruan, eta hitzarmen kolektibo duin baten aldeko protesta egingo dute lanuzteak egin bitartean.

Grebak langileen artean izango duen erantzuna jakin ez arren, igerilekuak itxi behar izango dituela jakinarazi du Basauri Kirolakek, soroslerik ez baita izango igerilekuan. Era berean, kirol erakundeak jakinarazi du lanuzteek eragina izan dezaketela Aerobica, Indoor Zikloa, eskalada eta yoga ikastaroetan.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak