→Basauri

Basauriko Selekzioa, Espanyol, Porto, Athletic Club, Atletico de Madrid eta Real Sociedad 2015eko Piru Gainza txapelketan

Ekainaren 6an eta 7an ospatuko da Basauriko XVII. Piru Gainza txapelketa Soloarteko futbol zelaian. Basauriko Selekzioa, RCD Espanyol, FC Porto, Athletic Club, Atletico de Madrid eta Real Sociedad izango dira garaikurra zeinek eskuratuko duten taldeak.

basauri pirugainza txapelketa 2015 kartelaLarunbatean 10:00etan hasiko da futbol txapelketa Basauriko Selekzioa eta Espanyol taldeen arteko partidarekin. 11:15ean Real Sociedad eta Atletico de Madrid taldeen txanda iritsiko da eta Espanyol eta Porto 12:30ean arituko dira. Arratsaldeko saioa 16:30ean hasiko da eta Athletic Club eta Atletico de Madrid neurtuko dira. 17:45ean Basauriko Selekzioa Portoren aurka jokatuko du eta 19:00etan Athletic Club eta Real Sociedad taldeek jokatuko dute.

Finalak igandean jokatuko dira eta jardunaldia 09:30ean hasiko da 5. eta 6. postuak izendatzeko. 10:30ean 3. eta 4. postuak jokoan izango dira eta finala 12:00etan izango da. Partida behin bukatuta sari banaketari ekingo diote antolatzaileek. Aurtengo Piru Gainza Saria Itziar Ituño aktore basauriarrari emango diote.

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak