→Basauri

Basauriko Udalak akusizazio partikular gisa aurkeztu nahi du sexu abusuen epaiketan

Basauriko Udalak jakinarazi berri duenez, udal zerbitzu juridikoak aztertzen ari dira, “ikuspuntu legal eta administratibotik”, sexu abusuen kontrako epaiketan akusazio partikular gisa aurkezteko.

Basauriko Udalak jakinarazi berri duenez, udal zerbitzu juridikoak aztertzen ari dira, “ikuspuntu legal eta administratibotik”, sexu abusuen kontrako epaiketan akusazio partikular gisa aurkezteko. Bihar bozeramaileen batzar berezia izango dute Udaleko alderdi guztiek eta bertan gaia jorratuko dute.

Era berean, biktima guztiei eta haien senitarteko eta lagunei babesa, hurbiltasuna eta elkartasuna” adierazi diete Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek (EAJ, PSE, Basauri Bai, EH Bildu, PP eta atxiki gabeko zinegotzia). Bestalde, gainerako biktimeekin egin bezalaxe, salaketa egin duen adin txikikoaren eta haren senitarteko eta hurbilekoen esku jarri ditu Udalak gaur egun dituen baliabide guztiak, “erakundearengandik babesa eta sostengua jaso dezaten”.

“Erakundearen ordezkariak garen neurrian, poztu egiten gaitu eskumena duten erakundeek dagozkion ikerketak eta ekintzak gauzatu izana, udalerrian sexu abusuengatik jarritako salaketak direla eta. Espero dugu organo judizialek eraginkortasunez jardutea eta erantzukizunak argitzea”, diote komunikatu bidez.

2016an adin txikiko baten familiak entrenatzailearen aurka jarritako salaketaren harira atxilotu zuten asteartean Baskonia Futbol Eskolako (BFE) entrenatzaile ohia. Epaileak aske utzi zuen asteazken arratsaldean, karguekin eta kautelazko neurririk gabe. Horren harira, BFEk “mina, atsekabea eta gaitzespen irmoa” adierazi ditu komunikatu bidez.

Prozesu judiziala abiarazi bitartean, sexu abusuen inguruko epaiketaren zain geratuko dira Basauriko entrenatzaile ohiaren biktimak.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak