→Basauri

Basauriko Udaltzaingorako enplegu eskaintza martxoaren 26ra arte egongo da zabalik

basauri udaltzaingoa 2015

Basauriko Udalak Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) deitu du, Udaltzaingoko oinarrizko eskalako lau lanpostu berri betetzeko, txanda librean eta oposizio sistemaren bidez. Estatuko Aldizkari Ofizialak adierazi duenez, martxoaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dira eskabideak Herritarrei Informazioa eta Arreta emateko Bulegoan dagoen Erregistro Orokorrean, Basauriko udaletxean bertan. Era berean, Estatuko administrazio orokorraren, autonomia erkidegoaren edota toki administrazioaren edozein administrazio organoren aurrean ere aurkeztu ahal izango dira, aldez aurretik horri buruzko hitzarmena sinatuta baldin badago organo horiekin.

Guztira derrigorrezko lau proba gainditu beharko dituzte parte hartzaileek. Lehen proba egiteko data, ordua eta tokia, gutxienez zazpi egun lehenago iragarriko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) eta Basauriko Udalaren webgunean. Gainontzeko proben deialdiak, gutxienez 72 ordu lehenago iragarriko dira, Basauriko Udalaren iragarki-tauletan zein udal webgunean.

BALDINTZA ESPEZIFIKOAK

Hautagaiak onartuak izan daitezen honako baldintza hauek bete behar dituzte: – Aurretiaz eskabidea aurkeztea – Espainiako nazionalitatea izatea – 18 urte beteta izatea – Gutxieneko altuera 1,65 metro gizonezkoetan eta 1,60 emakumezkoetan izatea – Eskola Graduatuaren edo baliokidearen jabe izatea – Osasun-arrazoiengatik baztertuta izateko egoeran ez egotea – Doluzko delituengatik zigortuta egon ez izana edo herri administrazioaren zerbitzutik baztertuta ez izana – Arau-hauste larriengatik Euskal Herriko Poliziaren edozein hautaketa-prozesutik kanpo geratu ez izana – A2 eta BTP gidabaimenak edukitzea eta indarrean egotea – Bigarren hizkuntza eskakizuna edukitzea – Lortu nahi duten lanpostuari dagozkion betebeharrak onartzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak