→Basauri

Basauriko Udaltzaingorako lau postuetarako lehenengo proba irailaren 12an hasiko da

basauri udaltzaingoa kotxea 2013 bidebieta irratia

Udaltzaingoko oinarrizko eskalako lau lanpostu berri betetzeko Udalak Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) deitu du. Aurreneko proba BECen izango da irailaren 12an.

Martxoan jakinarazi genuenez, Basauriko Udalak Udaltzaingorako Enplegu Publikorako Eskaintza (EPE) jarri zuen martxan eta gaur bertan lehendabiziko probaren data argitaratu du: irailaren 12an. Aurreneko proba hori Barakaldoko BECen izango da, 10:00etan.

Gainontzeko frogen datak Basauriko Udalak argitaratuko ditu gutxienez 72 orduko aurrerapenarekin, bai udaletxeko iragarki-taulan bai udal webgunean.

NAHITAEZKO PROBAK ETA KANPORAKETAK

Enplegu eskaintza hau lau zatitan banatuko da eta lanpostuetara aurkeztuko direnek proba guztiak egin beharko dituzte nahitaez. Lehenengo frogak bi zati izango ditu: teoria atala eta Basauriren inguruko ezagutza; bigarren frogan gaitasun fisikoa hartuko dute kontutan; hirugarrenean euskaren ezagutza baloratuko dute; eta laugarrenean froga psikoteknikoa gainditu beharko dute hautagaiek.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak