→Basauri

Atzekabe eta Bizkotxaldeko ikasleek grabatu dute aurtengo Basaurin Be Bagara bideoklipa

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, Euskarabila Basauriko Euskaldunen Elkarteak bideoklip berria aurkeztu du. ‘Basaurin be bagara 2017’ abestiaren letra Unai Etxebarria basauriarrak idatzi du eta musika Atzekabe taldearen eskutik sortu dute (Etxebarria taldeko abeslaria da). Bideoklipean lagun izan dituzte Bizkotxalde eskolako ikasleak.

Abenduaren 3an zuzenean aurkeztuko dute aurtengo Basaurin Be Bagara jaia Social Antzokian, 17:30etik 19:00etara bitartean.

Gora