→Basauri

Basaurin Be Bagara ekimenak perkusio saioa antolatuko du azaroaren 29an

basauri basaurin be bagara perkusioa bideoa 2015

Euskarabila Elkarteak bideo promozionala zabaldu du dagoeneko eta azaroaren 29an Solobarria plazan ospatuko den jaian antzeztuko dute aulkietan egindako perkusio saioa.

Hilabete barru ospatuko da beste behin ere Basaurin Be Bagara jaia. Azaroaren 29an izango da eta motorrak berotzen hasteko, Euskarabila Elkarteak dagoeneko bideo promozionala argitaratu du: “BASAURIN BE BAGARA kanta oinarri hartuta, perkusio saio bat antolatuko dugu azaroaren 29an. Aulkietan egiteko perkusio saioa izango da”, diote. Horretarako, mugimenduak ikusteko bideoa zabaldu dute:

AZAROAK 29 – PERKUSIO SAIOA

2015eko Basaurin Be Bagara jaian perkusio saioa egongo da: “Denok hartu ahal izango dugu parte eta denok elkarrekin egingo dugu”, diote antolatzaileek. Aulkiak borobilean jarriko dituzte eta bideoan agertzen diren mugimenduak islatuko dituzte parte hartzaileek. Aulkiak Soloabrria plazan egongo dira eskuragarri, “baina partaide bakoitzak bere makilak ekarri beharko ditu”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak