→Basauri

Basauritarrak taldea sortu dute Basauriko Euskaraldian eragiteko

basauri euskaraldia aurkezpena 2018 herrigintzaz irrigintzaz porrotx 0

Euskaraldia Basaurira heldu da eta herriko eragileak martxan jarri dira. Basauritarrak izeneko taldea sortu dute, Basauriko Euskaraldiko Batzorde Eragilea izango dena.

Herrigintzaz eta irrigintzaz Euskaraldian hitzaldia eskaini du Joxe Mari Agirretxe 'Porrotx'ek Basaurin // Geuria

Euskaraldia Basaurira heldu da eta herriko eragileak martxan jarri dira. Basauritarrak izeneko taldea sortu dute, Basauriko Euskaraldiko Batzorde Eragilea izango dena. Bertan Hego Uribeko Berbalagunak, Bolintxu AEK, Geuria – Hego Uribeko herri komunikabidea, Basauriko Udal Euskaltegia eta Basauriko Udala daude.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarteko hamaika egunetan euskaraz bizitzeko proposamena da Euskaraldia. “Euskara hitz egiten badakizu; euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler badezakezu; Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula?; 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?” dio antolakuntzak zabaldu duen esku-orriak.

Euskaraldian parte hartu nahi duzu?
Basauriko Euskaraldian parte hartu nahi baduzu, basauritarrak@euskaraldia.eus helbide elektronikora idatzi zure izen-abizenak bidali, telefonoa eta posta elektronikoa, Basauriko Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko.

Zer egin dezakegu euskal hiztunok euskararen erabilera areagotzeko?
Galderak hainbat erantzun ditu, baina, guk, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat proposatzen dizuegu: 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen dugun guztion artean egin dezagun euskaraz. Euskal Herri osoan eta elkarrekin arituta, gure egunerokoan eragin genezake.

Nola egingo dugu?
Ondoko bi roletako bat har dezaegun 11 egunez:
-Ahobizi: Euskal Herri osoan herriz herri ere antolatu dira taldeak enpresetan, ikasketa-zentroetan, eta era guztietako elkarte zein erakundeetan.
-Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

Hainbat argibide eskaintzen ditu esku-orriak // Euskaraldia

Zer lortu nahi dugu?
-Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzea eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.
-Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela jabearaztea eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusaraztea.
-Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoagoa eta lagunduago egitea.
-Euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzea.

Non egingo dugu?
Basaurin egingo dugu! Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan egitea proposatzen dugu: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan, elkarteetan, kirolean, aisian, sare sozialetan… Euskal Herri osoan herriz herri ere antolatuko dira baita enpresa, ikasketa zentro eta era guztietako elkarte zein entitateka ere.

Nork hark dezake parte?
16 urtetik gorako herritarrok eman dezakegu izena.
-Ahobizi izateko, euskaraz hit egiten jakin behar da.
-Belarriprest izateko, euskaraz ulertu behar da.
Irizpide horiek betez gero, norberak erabakiko du zein roletan izena eman.

Eta bitartean, zer egin dezakegu?
Herriko Batzordean lagundu, edota gure lantegi, ikasketa-zentro, elkarte, erakundean… ekarpenak biltzeko taldea sortu, eta Euskaraldiaren berri gure inguruan zabaldu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak