→Basauri

Basconiaren mendeurrenaren liburua eta dokumentala aurkeztuko dituzte

Basauri Basconia Dokumentala Liburu

Basconiaren 100 urteak laburbiltzen dituen liburua eta dokumentala aurkeztuko ditu Basconiaren Mendeurreneko Komisioak urriaren 7an, arratsaldez, Ibaigane Kultur Etxean. Eñaut Barandiaranek idatzi du ‘C.D. Basconia 1913-2013, gure lehenengo 100 urteak’ izeneko liburua; Komisioak koordinatutako datuak, argazkiak eta dokumentuak biltzen ditu.

Ameba Kultur Elkarteak ekoiztutako bideo erreportajean hauen guztien testigantzak jaso dituzte: Eusebio Galdeano, Julio Beaskoetxea, Doro Rodríguez, Iñaki Urrutxurtu, Txomin Gorostiaga, José Luis Ituño ‘El Mago’, Joserra Etxeberria, Juanfran Tolosa ‘Morocho’, Fede Saiz, Pedro José Mancisidor, Alberto Vaquero, José Luis Iragorri ‘Basora’, Jesús Rentería eta José Ángel Iribar jokalari ohiak, José Ignacio Azurmendi presidentea eta Jon Ander Irusta masajista, Edudogako tabernariak eta Román García basauriarra.

1913. urtetik hona, Basconia Kirol Taldearen historia, bitxikeriak, Basozelaira igoerak, klubaren hasierako lorpenak, entrenatzaile eta jokalaririk nabarmenenak, ‘Txopo Iribar’ eta egungo futbolak izan dituen aurrerapausoak dira bai liburuan bai dokumentalean erakusten diren gai nagusiak. Guztira, 500 ale argitaratuko dira, euskaraz eta gaztelaniaz. Dokumentala eta liburua batera salduko dira 15 euroren truke.

Gora