→Basauri

Sexu abusuen auzian “mina, atsekabea eta gaitzespen irmoa” adierazi du Baskonia Futbol Eskolak

Basozelai II futbol zelaia // Geuria

Lehen salaketaren bideoa publiko egin ondoren, azaroan, egin zuen publiko Basauriko Baskonia Futbol Eskolak orain arte egin duen adierazpen bakarra. Orduan elkarteko zuzendaritza batzordeko kide eta umeen entrenatzaile lanetan ari zen 60 urteko gizona atzo atxilotu zuen Ertzaintzak eta gaur egin du Eskolak bere bigarren adierazpena.

Orduan bezala, lau puntu jasotzen ditu adierazpenak: Lehena, gaitzespen irmoa gertatutako sexu abusuengatik; bigarrena, salaketa jarri duen azken biktimari elkartasuna; hirugarrena, hasieratik poliziarekin lanean izan direla argitzen dute; laugarrena, Eskolako jokalarien segurtasuna eta babesa bermatuko duela. Behean osorik sare sozialetan, soilik gazteleraz, kaleratu duten adierazpena.

Eskolako zuzendaritzak sinatzen duen agiri honetan azken salaketa jarri duen biktimarekin elkartasun osoa adierazi dute. Beste behin ere, lehen adierazpen publikoan egin bezala, aurreko sei salaketen inguruan, ez du espresuki ezer adierazi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak