→Basauri

Baskonia Futbol Eskolak ukatu egin du abusuen auziko akusatuaren jarrera susmagarrien berri zutenik

Baskonia Futbol Eskolak komunikatua argitaratu du sare sozialen bidez, gaztelaniaz, komunikabideetan agertutako informazioei eta sare sozialetan irakurritako iruzkinei erantzunez. 

BFE-REN ENTRENAMENDUETAKO BAT / GEURIA

Baskonia Futbol Eskolak komunikatua argitaratu du sare sozialen bidez, gaztelaniaz, komunikabideetan agertutako informazioei eta sare sozialetan irakurritako iruzkinei erantzunez eta abusuen auziko akusatuaren jarrera susmagarrien berri zutela ukatzeko.

Hiru puntu jasotzen ditu adierazpenak: lehena, komunikabideetan eta sare sozialetan BFEren aurka egindako akusazioak gezurtatzeko, BFEk eta arduradunek abusuen inguruko informaziorik bazutela ukatuz. Bigarrena, salaketen berri izan bezain laster Ertzaintzarekin harremanetan jarri zirela azaltzeko, eta ikertutako entrenatzailea prozesu judiziala abiatu baino lehen kaleratu zutela gogoratzeko. Hirugarrena, haien inguruan egindako iruzkin eta agitalpen guztiak BFEren abokatuen esku utzi dituztela iragartzeko, informazio horien atzean erantzukizun penalak dauden edo ez argitzeko.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak