→Basauri

2018rako egongo da prest Basauriko Baskonia zubi berritua

basauri baskonia zubia 2016 kotxeak

Ibilgailuen zirkulazioa hobetu eta oinezkoen zein txirrindularien ibilbideei jarraipena emango dio Baskoniako zubi berriak.

Baskonia zubiaren ordez berria eraikiko dute, Basauritik irteten diren ibilgailuen trafikoa areagotzeko eta, horren bidez, ordu jakin batzuetan inguruko kaleetan ematen diren auto-pilaketak saihesteko. Gainera, oinezkoen ibilbideak egokiro lotuta geratuko dira ibaiaren bi ertzetan eta jarraipena emango zaie aurreikusitako oinezkoentzako eta txirrindularientzako ibilbideei.

Ibilgailuek N-634 errepidera irteteko bideetako bat areagotzea aurreikusten du Planak, eta oinezkoen eta txirrindularien ibilbideei jarraipena ematea. Ibilgailuetarako gutxienez hiru errei izango lituzke zubi berriak (bi udalerritik irteteko eta bestea sartzeko), bizikletetarako beste errei bat eta zubiaren alde bakoitzean oinezkoentzako tarteak.

Kontratua esleitzeko deialdia

Gabonetako oporrak eta gero, zubi berriaren exekuzio-proiektua idazteko eta berau eraikitzeko obren zuzenketa-lanak egiteko kontratua esleitzeko deialdia egingo du Basauriko Udalak. Eraikuntzak, gehienez ere, 1.800.000 euroko aurrekontua izango du (BEZa barne). Proiektua idazteko eta obrak egiteko epea hiru hilabetekoa da.

Behin betiko proiektua Uraren Euskal Agentziarekin (URA) eta Espainia Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoarekin batera aztertu eta adostuko da.

1.794.201 euroko diru-laguntza

Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza bati esker eraiki ahal izango da zubi berria. Izan ere, horren gaineko hitzarmena sinatu zuten Udalak eta Foru Aldundiak 2008an. Hitzarmen horren arabera, 4.750.000 euroko diru-laguntza eman zizkion foru erakundeak Udalari, bi zubi berri eraikitzeko: Artunduagakoa (2010ean egindakoa) eta Baskoniakoa.

Artunduagako zubia eraikitzeko diru-laguntzatik 2.955.799 euro bideratu zituen Udalak. Horiek horrela, Baskoniako zubia berrizteko 1.794.201 euroko diru-laguntza jasoko du.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak