→Basauri

Basroller taldeak sei lagun eraman ditu Berlingo abiadura irristaketa maratoira

Joseba Gonzalez eta Juan de Regil patinatzaileek Bizkaiko maratoiaren marka hobetu dute. Era berean, Manu Cuesta, Gabi de Regil, Angel Mardones eta Juan Matias Master kategorian aritu ziren.

Irailaren 26an ospatu zen Berlinen (Alemania) abiadura irristaketaren maratoia, munduko garrantzitsuenetarikoa. Bertan mundu osoko 5.500 patinatzaile elkartu ziren, tartean Basroller taldeko sei lagun.

image004Joseba Gonzalez eta Juan de Regil Basrollereko patinatzaileek Bizkaiko maratoiko marka hobetu zuten Berlineko maratoian, ordu bat eta zazpi segunduko denbora eginez -37,8 kilometro orduko-. Era berean, Master kategorian aritu ziren Basrollereko Manu Cuesta (ordu bat eta 18 segundu), Gabi de Regil (ordu bat eta 20 segundu), Angel Mardones (ordu bat eta 23 segundu) eta Juan Matias (ordu bate eta 27 segundu).

Berlingo maratoiaren irabazlea Bart Swings belgiarra izan zen 56 minutu eta 49 segundurekin -Munduko marka hautsi zuen- eta Patxi Peula arabarrak hirugarren postuari eutsi zion.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak