→Basauri

Basauriko Koralak itxiko du larunbatean BAT jaialdia

basauri koral elkartea san pedro 2014

Azaroaren 21ean, larunbatez, Basauri Koral Elkarteak amaiera emango dio urtero antolatzen duen BATari San Pedro elizan 20:30ean.

Garai ezberdinetako zenbait euskal konpositoreren lanak eskainiko ditu lehendabizi Basauriko Koralak. Horiek horrela, “polifoniatik hasi, García Lorcaren poemetatik igaro eta gaur eguneko musikara arteko estilo arragoa lortuko dugu. Entzutera datozenek aukeraketarekin atsegin hartuko dutelakoan gaude“, diote.

Kontzertuaren bigarren atala “aspalditik” buruan duten ideia batetik sortu da, “eta azkenean itxura eman ahal izan diogu“, adierazi dute. Garai eta estilo askotako pelikuletako soinu-banden aukeraketa izango da, hala nola, zuri-beltzeko pelikula klasikoetatik Hollywoodeko azken superprodukzioetara.

Ikus-entzuleentzat obra batzuk ezagunak izango dira; beste batzuk, ostera, duten edertasun eta sentiberatasunagatik musika ezagutzan gehituko dituzten aurkikuntzak izango dira.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak