→Basauri

Hamar ikus-entzun aurkeztu dituzte Basaurin, Beldur Barik lehiaketan

beldur barik lehiaketa 2017 kartela

Hego Uribe eskualdean guztira 20 lan aurkeztu dituzte: hamar Basaurin, lau Arrigorriagan, bakarra Etxebarrin, Galdakaon bi eta Ugaon hiru.

Hego Uribe eskualdean guztira 20 lan aurkeztu dituzte: hamar Basaurin, lau Arrigorriagan, bakarra Etxebarrin, Galdakaon bi eta Ugaon hiru

Zortzigarren urtea da Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehiaketa hasi zenetik. Ordutik hona, Hego Uribe eskualdeko udalerriek babesa erakutsi diote ekimenari. Lehiaketaren helburua da lanek emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakustea.

Aurtengo edizioan Hego Uriben 20 lan aurkeztu dituzte: hamar Basaurin, lau Arrigorriagan, bakarra Etxebarrin, Galdakaon bi eta Ugaon hiru.

Beldur Barik Topaketa abenduaren 2an izango da Eibarren eta bertan lehiaketa orokorreko sari banaketa egingo dute. Eskualdean, ordea, lehiaketa lokalak antolatu dituzte: Basaurin abenduaren 4an, astelehenez, ospatuko da Marienean 19:00etatik aurrera.

Sari banaketa Arrigorriagan

Azaroaren 25ean Abusuko Zentro Soziokulturalean egin zuten Arrigorriagako, Galdakaoko eta Ugaoko sari banaketa. Lehenengo kategoriari dagokionez, hiru saritu izan dira: Sayonara Gordi (Arrigorriaga. Garazi Macho eta Nahia), Errespetatu zeure burua (Galdakao. Kiara) eta Berdintasunaren alde, Beldur Barik (Ugao. Aitor Gomez, Izotz Barrondo, Itsasne Ibargoitia, Garazi Perez, Alazne Millan eta Iker Leon). Bakoitzak 100 euroko saria jaso du.

Bigarren kategorian, Salatu! ikus-entzunezkoak (Arrigorriaga. Kamithelli Collins, Tornike Beriashvili, Amaia Santamaría, Oiane Canizos, Ander González de Mendibil, Amadou Lamarana, Karim Ben Said eta Reda Makhroch) eskuratu du 100 euroko saria.

Gora