→Basauri

Berbalagun egitasmoan parte hartzeko inskripzio epea zabaldu dute Basaurik, Galdakaok eta Ugaok

galdakao berbalagun jaia 2014 12

Euskara kalean erabiltzeko helburua duen Berbalagun programa martxan da beste ikasturte batez Hego Uribe eskualdean eta izena emateko epea zabaldu dute.

Berbalagun egitasmoaren bitartez, euskaldun zahar eta berriak elkarrekin erlazionatzen dira: batzuek zein besteek euskaraz mintzatzeko eta praktikatzeko aukera izan dezaten, kideen arteko harreman sarea sendotzea da xedea.

Azken batean, “Berbalagun programak euskaraz bizi nahi duten horiei, bidean pausuak ematen laguntzen die“, diote Hego Uribeko arduradunek: “Baina, pertsona hauek ez dira onura jasotzen duten bakarrak. Izan ere, euskaldun berriei ikasitakoa praktikara eramateko modu bikaina izateaz gain, euskaraz bizi nahi duten euskaldun osoei euren herria euskalduntzen laguntzeko lanabes ezin hobea da Berbalagun“.


NOLA EMAN IZENA BERBALAGUNEN?


Maiztasuna: astean ordubete
Ordutegia: aukerakoa
Matrikulazioa: doakoa

Berbalagun egitasmoan izena emateko edo agenda e-postaz jasotzeko hainbat bide daude:

– 607 146 855 (Deitu edo whatsappa bidali)
– E-posta: galdakao_berba@aek.org, hegouribe@aek.org
– Blogean: hegouribe.blogspot.com

BASAURI

– Bolintxu AEK Euskaltegia
Helbidea: Solobarria Plaza, 4
Telefono-zenbakia: 944 40 82 64
E-posta: bolintxu@aek.org

– Basauriko Udal Euskaltegia
Helbidea: Urbi plaza, 33
Telefono-zenbakia: 944 406 217
E-posta: udaleuskaltegia@basauri.net

– Basauriko Hizkuntz Eskola Ofiziala
Helbidea: Bentako Plaza, 1
Telefono-zenbakia: 944 266 881
E-posta: auxadmin015638@hezkuntza.net

GALDAKAO

– Barandiaran AEK Euskaltegia
Helbidea: J.M. Barandiaran 8
Telefono-zenbakia: 944 564 119
E-posta: barandiaran@aek.org

– Udalaren Euskara eta Hezkuntza arloa
Helbidea: Torrezabal Kultur Etxea, 2. solairua
Telefono-zenbakia: 944 010 540
E-posta: hezkuntza-euskara@galdakao.net

– Galdakaoko Udal Euskaltegia
Helbidea: Mugaburu 6
Telefono-zenbakia: 944 566 174
E-posta: euskaltegia@galdakao.net

UGAO

– Ugaoko Euskara Zerbitzua
Helbidea: Herriaren enparantza z/g
Telefono-zenbakia: 946 480 711

– Jane Jauregia
Helbidea: Udiarraga kalea, 38
Telefono-zenbakia: 946 480 704

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak