→Basauri

272 etxebitza berri eraiki ditu Bidebik Basaurin sei urtetan

basauri sarratu etxeak obrak 2014

Basauriko Udalak hirigintzaren arloan aurreikusitako eragiketak kudeatzeko eta betearazteko helburuarekin sortu zuten Bidebi Sozietate Publikoa.

Argazkian Sarratu auzoa etxebizitza berriak eraikitzen ari ziren momentuan :: Geuria

Bidebi Sozietate Publikoak sei urteko jarduera bete berri du Basaurin. 2010eko urriaren 1ean sortu zen, Basauriko Udalak hirigintzaren arloan aurreikusitako eragiketak kudeatzeko eta betearazteko. Era berean, herria biziberritzea eta etxebizitza babestuak sustatzea izan du helburu.

Azken sei urteotan, sozietateak Mendebaldeko San Migel, Sarratu eta Azbarrengo eremuetan garatutako hirigintza-kudeaketa jorratu du. Horretarako, 15 eraikin eraitsi dituzte (3 pabilioi industrial eta 114 etxebizitza) eta 73 birkokapen egin dituzte. Horiei esker, orain arte 272 etxebizitza berri eraiki dituzte: 47 etxebizitza libre, 90 sozial eta babes o zialeko 135.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak