→Basauri

[Bideoa] Hamaika show, mozorro eta dantza koadrilen jaitsieran Basaurin

Akelarrea, Bollywood, banpiroak, gazteak eta gaztetxeak, trafiko seinaleak eta hamaika dantza eta ikuskizun gehiago eskaini dituzte sanfaustoetako koadrilek Basauriko jaien hasierako jaitsieran.

Udaletxe ondoko Basozelai kalean hasi eta Solobarria plazan bukatu da ia bi ordu iraun zituen jaitsiera. Eguraldi ona lagun, giro alaiean hartu dute parte ehunka herritarrek. Bertan izan bazinen ikusi bideoa eta saia zaitez zure burua edo zure lagunena bilatzen.

Bestela, esteka honetan ikusgai duzu jaitsiera ehun argazkitan laburbilduta. Bertan topatuko dituzu hasieran egindako argazkiak, egun argiz, eta azken koadrilari egindakoak ere, gauez.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak