→Basauri

[BIDEOA] Basaurik 16 gune gaitu ditu animalientzako

Gizakion eta etxeko animalien arteko bizikidetza hobetzeko informazio kanpainari ekin dio Basauriko Udalak. Horrekin batera, txakurrak aske uzteko guneak birrantolatzen hasi direla jakinarazi dute, hala nola, guneak txukundu eta gorozkietarako zakarrontzi berriak zein bestelako kale-altzariak jarriko dituzte beharrezkoak diren tokietan.

“Basauriko Udalak kexa ugari jaso ditu txakurrekin zerikusia duten jokaera zakarrengatik, eta pentsatu genuen herritarren zein txakurren jabeen ekarpenak jaso behar genituela, eta ordenantza aldatu”, dio Asier Iragorri Osasun zinegotziak: “Noski, elkarbizitza-arauak hausten dituzten jabeak gutxi batzuk baino ez direla azpimarratu beharra dago”.

2.000 EURORAINOKO ISUNAK
Txakur bat aske eta lokarririk gabe eramateagatiko zehapena 30 eta 300 euro bitarteakoa izan daitekeen bitartean, arriskutsua izan daitekeen animalia bada, zehapena 300 eta 2.404 euro artekoa izan daiteke.

Animalien gorozkiak eremu publikoetan jaso gabe uzteari dagokionez, aurreko ordenantzak 30 eta 300 euro arteko isuna aurreikusten zuen eta araudi berriaren arabera, gutxieneko isuna 100 eurokoa izango da.

ORDUTEGIAK ETA EREMUAK
Egun osoan zehar, 24 orduz, animaliak aske utzi daitezkeen guneak hauek dira: Suhiltzaileen parkea, Bizkotxalde Adinekoen Egoitzaren eta Uribarri Institutuaren arteko berdegunea, Gaztainabaltza parkea (behealdea, aparkaleku ondoan), Basozelai (futbol 7 zelaiaren ondoan), Taberna Nagusia, Gernika kalea (Taberna Nagusiaren albo batean eta atzealdean), Lekubaso-Bataola parkea eta Ibarreta ibarra (neguan).

Era beran, ordutegi mugatua duten guneak zeintzuk diren jakinarazi dute: Ibarreta ibarra (udan, 22:00etatik 10:00etara), Soloarte parkea (futbol-zelaiaren atzealdean: neguan 21:00etatik 10:00etara eta udan 22:00etatik 10:00etara), Bizkotxalde parkea (neguan 10:00etataik 12:00etara eta 21:00etatik 08:00etara, eta uda, 22:00etataik 08:00etara), Urbiko kiroldegiko atzealdeko aldapako parkea (neguan 21:00etatatik 08:00etara, eta udan 22:00etatik 08:00etara), Udaletxeko parkearen atzealdean (neguan 21:00etatik 10:00etara, eta udan 22:00etatik 10:00etara), Pozokoetxeko trenbideetako parkea (neguan 21:00etatik 08:00etara, eta udan 22:00etatik 08:00etara), Garbiguneko parkea (neguan 21:00etatik 10:00etara, eta udan 22:00etatik 10:00etara), Pinceles parkea (neguan 10:00etatik 12:00etara eta 21:00etatik 08:00etara, eta udan 22:00etatik 08:00etara), eta Kareagako berdegunea -Bidasoa kalearen amaieran, Karmelo Torre ondoan- (neguan 21:00etatik 10:00etara, eta udan 22:00etatik 10:00etara).

*Udako ordutegia: maiatzaren 15etik irailaren 30era
*Neguko ordutegia: urriaren 1etik maiatzaren 14ra
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak