→Basauri

Bideoa | ‘Cabacas auzian’ justizia egin dadila eskatu dute ehunka herritarrek Basaurin

Iñigo Cabacas basauriarren hilketa argitzeko epaiketaren azken astea hasiko da datorren astelehenean, azaroaren 5ean. Elkarretaratzean Fina eta Manu Iñigoren gurasoei, lagunei eta ibilbide honetan izan diren bidelagun izan diren guztiei babesa eta maitasuna agertu diete Bentako plazan batu diren ehunka herritarrek.

“Sei urte joan dira Iñigo Cabacas Ertzainaren pilotakada batek hil zuela, sei urte luze eta oztopoz beteak. Baina azkenean lortu dute epaiketa egitea eta espero dugu justizia ere lortzea” adierazi dute antolatzaileek. “Inpunitaterik ez! Justizia Iñigorentzat!” zioen elkarretaratzean agertu den Ernairen pankartak.

Datozen egunotan bi ekintza antolatu dira auziaren inguruan: batetik, azaroaren 7an, asteazkenean, 9:00etatik 10:00etara elkarretaratzea deitu dute epaitegiaren aurrean; eta bestetik, 8an, ostegunean, epaiketaren azken egunean, manifestazioa izango da Bilbon.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak