→Basauri

[Bideoa] Padel-pista estaliak doan probatzeko aukera urtarrilaren 28ra arte

Bazkideek doan erreserbatu ahal izango dituzte padel-pista berriak urtarrilaren 28ra bitartean. Basauriko Udalak 117.748 euro inbertitu ditu obra hauetan.

Urtarrilaren 21ean ireki ditu Basauriko Udalak Artunduaga kiroldegiko estalitako lau padel-pista berriak eta urtarrilaren 28ra arte bazkideek pista horiek doan erreserbatzeko aukera izango dute kiroldegiko txarteldegian. Urtarrilaren 29tik aurrera, aloketu ahal izango dira.

Basauri izan zen Bizkaian padel pistak eraiki zituen lehen udalerrietako bat, 2001an. Ordudanik zale ugari bereganatu ditu kirol horrek eta espero dugu kopuruak gora egitea. Orain sei pista daude -lau estalita eta bi estali gabe- eta aukera dago estalpean jokatzeko, eguraldiaren menpe egon gabe“, dio Andoni Busquet Basauriko alkateak: “Erabiltzaileak luzaroan egon dira hobekuntza hori eskatzen“. Guztira, 117.748 euro inbertitu ditu Udalak obra hauetan.

IKASTAROAK UGARITUKO DITUZTE

Gaur egun, urtean 2.000 ordutik gora erreserbatzen dira estali gabeko pistetan padelean egiteko, eta 200 helduk baino gehiagok ematen dute izena padel ikastaroetarako. “Aurreikusi dugu instalazio berriek alokairu gehiago eta ikastaroetarako izen-emate gehiago ekarriko dituztela. Hori dela eta, ikastaro gehiago emango ditugu, eskaerari erantzuteko. Nobedade gisa, larunbat goizetan egun bakarreko ikastaroak eskainiko ditugu“, aurreratu du Berta Montes Basauriko Udaleko kirol zinegotziak.

ERABILERA ANITZEKO PABILIOIAN 

Balio anitzeko belardun pabiloiaren barruan eraiki dira pista berriak. Pabiloia kiroldegiaren goialdean dago, eta bere baitan lau padel-pista berriak hartzeko beharrezko neurriak zituen. Berta Montesek azaldu duenez, “etorkizunera, eta udalerriko aurrekontuaren eta gainerako beharrizanen arabera, erabilera anitzeko pabiloi estali berria eraiki nahi ditugu, estalitako igerilekuen eraikinari atxikita, padel pista irekien eta udako kanpoko igerilekuaren artean“. Bien bitartean, erabilera anitzeko pabiloi estaliaren balizko erabitzaileak beste toki batzuetara bideratu dituzte.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak