→Basauri

Bideoa | 2.000 lagunek salatu dituzte Basaurin adin txikikoen kontrako sexu abusuak

2.000 herritar elkartu dira Basauriko Arizgoiti plazan adin txikikoen kontrako sexu abusuak salatzeko. Umetan futbol entrenatzailearengandik sexu jazarpena jasan zuela publikoki salatu zuen 46 urteko basauriar batek, Pepek, asteartean.

Salaketaren ibilbide honetan guztian bidelagun izan duen bere bikoteak, Yoli Calognek, egin du berba elkarretaratzean batu direnen aurrean. Bideoan ikusi daitekeenez, hitz gogorrak bezain sendoak esan ditu.

Basauriko Udalak deituriko elkarretaratzean, talde politikoen ordezkariak, herriko hainbat elkarteetako kideak eta milaka herritarrek bete dute Arizgoiti plaza. Bertan, Baskonia Futbol Eskolako arduradunak ere izan dira. Astearteko salaketaren ondoren, Baskonia Futbol Eskolan entrenatzaile bat kargutik kendu zuten taldeko arduradunek. Peperen salaketa eta gero, Ertzaintzan beste salaketa bat jarri du beste basauriar batek entrenatzaile berak berataz abusatu zuela adieraziz.

 

 

 

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak