→Basauri

Bilbao Mendi Film Festibalak hiru film ekarriko ditu azaroan Basaurira

basauri bilbao mendi film festibala 2016 mendi tour eclipse

Baskonia Mendi Taldearen babesarekin, Bilbao Mendi Film Festibala Basaurira iritsiko da azaroan eta hiru dokumental proiektatuko dituzte.

Abenduaren 9tik 18ra bitartean ospatuko da Bilbao Mendi Film Festibalaren bederatzigarren edizioa. Festibalak Nazioarteko Mendiko Zinemaldia dakar urtero.

Era berean, urtean zehar Mendi Tourra antolatzen dute Euskal Herriko herrietatik barrena eta Festibaleko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuak eta Mendiko artxiboetako film erakargarriak eskaintzen dituzte.

Hego Uribe eskualdearen kasuan, azaroaren 22an helduko da Basaurira Mendi Tourra eta hiru dokumental proiektatuko dituzte Ibaigane Kultur Aretoan 19:30etik aurrera: 2T on Chamlang (Alpinismoa – 30 minutu), Eclipse (Kirola eta abentura – 31 minutu) eta Panaroma (Eskalada – 31 minutu). Sarrera doakoa izango da aretoa bete arte.

Mendi Tour Basauri 2016

MT Basauri2016

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|