→Basauri

Irailaren 11an ospatuko da Artunduagan Bizi Kirola Euskaraz Eguna

basauri euskal astea 2 bizi kirola euskaraz 2015 1

Bizi Kirola Euskaraz-en xedea da “herriko elkarteetan ari diren haur eta gazteek kirola euskaraz egitea”. Lau sari zozketatuko dira partehartzaileen artean.

Aurtengoan, irailaren 11n ospatuko da Bizi Kirola Euskaraz Eguna, ikasturtearen eta kirol-denboraldiaren hasierarekin batera. Udaleko Euskarako zinegotzi Nora Peredak azaldu duenez, hamar urte bete dira jada ekimen hau antolatzen dela. Bere xedea da “herriko elkarteetan ari diren haur eta gazteek kirola euskaraz egitea”.

6 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da Bizi Kirola Euskaraz: parte hartzen duten kirol-elkarteek kirol-proben zirkuitua prestatuko dute, eta monitoreak eta entrenatzaileak ere egongo dira bertan. Zirkuitua irailaren 11ko (igandea) 10:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik Artunduagako kiroldegian. Lau sari zozketatuko dira partehartzaileen artean.

Gora