→Basauri

Kirola eta euskara sustatzeko jardunaldia izango da irailaren 17an Basaurin

basauri euskal astea 2 bizi kirola euskaraz 2015 2

Bizi Kirola Euskaraz ekimenaren 11. edizioa ospatuko da irailaren 17an Artunduagako kiroldegian, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

2015ean Bizkotxalde parkean antolatu zuten Bizi Kirola Euskaraz // Geuria

Bizi Kirola Euskaraz ekimenaren 11. edizioa ospatuko da irailaren 17an, igandez, Basaurin. Aurten, Artunduagako kiroldegian izango da ekimena, 10:00etatik 14:00etara bitartean. Jardueraren helburua da euskara eta kirola uztartzea.

11 kirol frogez osatutako zirkuitua antolatuko dute Artunduagan kirol mota ezberdinetako hainbat elkartek. Besteak beste, aikido, atletismoa, eskubaloia, esku pilota, futbola, halterofilia, herri kirolak, igeriketa, karatea, patinajea eta saskibaloia praktikatu ahal izango dute partaideek.

Opariak eta zozketa

Bizi Kirola Euskaraz ekimenean parte hartuko duten guztiek opariak jasoko dituzte. Era berean, zozketa bat izango da lau sariekin:

  • 10 lagunentzako bonua Udal Kiroldegiko igerilekuan ordubetez jolasteko (begiraleekin) eta kafetegian meriendatzeko.
  • Futbol 7 zelaiaren ordubeteko alokairua, Udal Kiroldegian.
  • 4 sarrera Social Antzokian euskarazko ikuskizun batera joateko.
  • 4 sarrera Social Antzokian zinemara joateko.
Gora