Irailaren 16tik 22ra bitartean Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astea ospatuko da. Basauriko Udalak ere hainbat ekintza antolatu ditu asteburu honetan. Tailerrak eta jolasak, bizikleta-martxa, bizikleta tolesgarri baten zozketa eta ikastaroak izango dira.
Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea 2016 – Egitaraua
Irailak 16, ostirala
18:00-20:00 Bizikleten mailegua eta mugikortasun iraunkorrari buruzko jarduerak Arizgoiti plazan
Irailak 17, larunbata
11:00-14:00 Mugikortasun iraunkorrari buruzko eskulan-tailerrak, jarduerak eta ipuin-kontalaria Solobarria plazan
Irailak 18, igandea
11:00 Bizikleta-martxa Arizgoiti plazatik (izen-emateak: 10:00etatik aurrera)
13:30 Bizikleta tolesgarri baten zozketa
Irailak 16-17-18
16:00-19:00 (ostirala) – 10:00-14:00 (larunbata) – 10:00-12:00 (igandea)
“Bizikletan eta ahaldunduta” ikastaroa Marienean. Izen-emateak 10 euro: 946 124 100 / marienea@basauri.eus
Argazkia: Ariz Txirrindulari Elkartea
