→Basauri

Aratz Garmendia borrokalari basauriarrak kontratu profesionala lortzeko aukera izango du irailean

basauri aratz garmendia 2016 boxeoa aiaraldea

Aratz “Kamikaze” Garmendia borrokalari basauriarrak bizitzako txapelketarik garrantzitsuenetako bat jokatuko du datorren irailaren 23an, Bartzelonan

Aratz “Kamikaze” Garmendia borrokalari basauriarrak bizitzako txapelketarik garrantzitsuenetako bat jokatuko du datorren irailaren 23an, Bartzelonan. Okondon bizi den kirolaria “Torneo Road to Pancrase Featherweight” lehiaketan parte hartzeko hautatua izan da eta beste hiru kirolarirekin batera, Japoneko Pancrase enpresa ospetsuarekin kontratua lortzeko lehiatuko da.

Borrokaldia gaueko 21:00etan hasiko da eta Aratzekin batera, Daniel Requeijo, Jesus Montero eta Miguel Haro izango dira bertan. Hori dela eta Aratzek hamar aste izango ditu prestaketa gogorra egiteko.

Arnold Classic Europe EXPO feriaren barruan egingo dute txapelketa

Aratzek parte hartuko duen lehiaketa Arnold Schwarzeneggerren jaialdiaren barnean egongo da. Feria fitness eta kulturismoaren ingurukoa da, irailaren 23tik 25era luzatzen da, Bartzelonako Firan.

Bertan kirol arropa eta elikaduraren inguruko enpresek haien produktuak erakusteko aukera izango dute eta entrenamendurako makinak ikusteko aukera ere egongo da.

Gora