→Basauri

73 milioi euroko inbertsioa, Basauri eta Usansoloko Bridgestonen

basauri bridgestone 2017 lantegia

2018 eta 2020 urteen arteko plan estrategikoa aurkeztu du Bridgestone enpresak. Besteak beste, Basauriko fabrikaren bikaintasuna lortu nahi dute.

Bridgestone lantegia Basaurin eta, atzekaldeko mendi magalean, Aperribai Galdakaoko auzoa // Geuria

Bridgestone Hispania enpresako zuzendaritzak 2018 eta 2022 urte bitarteko plan estrategikoa aurkeztu du ekainean Bruselan (Belgika). Proiektuaren arabera, 219 milioi euro inbertituko dituzte fabriken etorkizunari begira, integrazio digitala bultzatzeko, prozesuak hobetzeko eta produktu berriak garatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan egin nahi duten inbertsioari dagokionez, Basauriko eta Usansoloko lantegietan 73 milioi euro inbertitzea aurreikusi dute.Besteak beste, Basauriko fabrikaren “bikaintasuna” lortu nahi duela zehaztu du konpainiak, “maila orokorrean lehiakorrak izaten jarraitu eta taldeari balioa emateko”.

Gorka Diez Bridgestone Hispaniako Manufacturing zuzendariaren esanetan, zuzendaritzak “etorkizun itxaropentsua” eskaini nahi die fabrikei, “enpresaren, langileen eta familien segurtasuna eta egonkortasuna” lortzeko.

3.000 lagun lanean

Bridgestoneren egoitza soziala eta erabakitze-zentroa Basaurin kokatuta daude eta guztira 3.000 pertsonek egiten dute bertan lan, horietako asko basauriarrak.

Era berean, Usansoloko fabrikan ere lan egiten dute Bizkaiko langileek. Oihaletan espezializatua dago azken lantegi hau eta beste fabriketako hornitzaile gisa jokatzen du. Multinazional japoniarreko filial honek 760 milioi euro inguru fakturatzen ditu urtean.

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|