→Basauri

Bridgestonek lasterketa solidarioari hiri-oztopoak gehituko dizkio

bridgestone lasterketa solidarioa info

Maiatzaren 13an III. Herri lasterketa solidarioa ospatuko da Basaurin, Bridgestone enpresak antolatuta. Lehen aldiz, hiri-oztopoak izango ditu lasterketak.

Maiatzaren 13an, larunbatez, III. Herri lasterketa solidarioa ospatuko da Basaurin, Bridgestone enpresak antolatuta. 11 eta 4 kilometroko ibilbideak izango ditu eta lehen aldiz hiri-oztopoak izango ditu probak. Bridgestone enpresan izango da irteera 17:00etan eta helmuga Soloarte ikastetxean.

Izena emateko epea zabalik dago www. herrikrosa.eus webgunean. Inskripzioa online eginez gero, 10 euro ordaindu beharko ditu partaide bakoitzak (larunbatera arte, 14:00ak arte). Era berean, proba egunean bertan 15:30etik 16:30era ere izena emateko aukera egongo da (12 euro). Jasotako diru guztia Uxue Robledinosen alde izango da, epilepsia gaitza duena.

basauri bridgestone lasterketa solidarioa 2017 aurkezpena

Uxue Robledinos eta bere aita, Bridgestoneko langilea, erdian :: Basauriko Udala

 

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak