→Basauri

Cabacas auzia artxibatuko duten kezka agertu dute gurasoek

basauri inigo cabacas 2012 kontzentrazioa

Auzia argitzeko proba gehiago eskatu zituen Goirizelaiak, baina epaileak ez zuen eskaera onartu. Gurasoek helegitea aurkeztu zuten apirilean.

Injustizia gehiagorik ez lemapean manifestazioa deitu du gaur, abenduak 1, Iñigo Cabacas Herri Ekimenak Bilboko Maria Diaz de Haro estratatik (Kirruli Kultur Elkartetik) Justizia Jauregiraino, 19:00etan hasita. Izan ere, Iñigo Cabacas auzia artxibatuko ote duten kezka zabaldu da azken egunotan.

Era berean, azaroaren 8an elkarretaratzea egin zuten Bilboko epaitegiaren aurrean Iñigo Cabacasen senitartekoek eta Iñigo Gogoan plataformako zenbait kidek. Egun hartan bilera izan zuten Bizkaiko Auzitegi Probintzialean, familiak berak aurkezturiko helegitea aztertzeko.

Helegitearen nondik norakoa honakoa izan da: Jone Goirizelaia familiaren abokatuak auzia argitzeko proba gehiago egiteko eskatu zuen bere garaian, baina Angel Gil epaileak ez zuen eskaera aintzat hartu eta horregatik, helegitea aurkeztu zuten apirilean erabaki horren kontra.

Aurretik ere beste helegite bat aurkeztu zuten, baina atzera bota zuen epaileak, eta gainera, kostuak ordaintzera zigortu zuten familia. Gauzak horrela, Iñigo Cabacasen gurasoek kezka agertu dute oraingoan ere, gaztearen heriotza ikertzen duen auzia ez ote duten artxibatuko, “errudunak nortzuk izan ziren, ezta epaiketarik egingo ote den ere argitu barik”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak