→Basauri

4.805 euro bildu ditu errefuxiatuentzat Basauriko Emakume Feministen Federazioak

Errefuxiatuak Ongi Etorri Basauri

Bi euroko bonuak saldu eta saldu, errefuxiatuentzako 4.805 euro bildu ditu Basauriko Emakume Feministen Federazioak. Diru hori Lesvos Solidarity elkarteari bidaliko dio.

Bi euroko bonuak saldu eta saldu, errefuxiatuentzako 4.805 euro bildu ditu Basauriko Emakume Feministen Federazioak. Diru hori Lesvos Solidarity elkarteari bidaliko dio. Berdintasun Kontseiluak proposatutako ekimena izan da eta segida eman dio martxoaren 8ko jarduera sortari. Izan ere, lehenago, martxoan, 5.700 euroko dohaintza egin zion Basauriko Udalak aipatutako gobernuz kanpoko erakundeari, errefuxiatuen esparruetan dauden pertsonei laguntzeko.

Horrela, Basauriko Emakume Feministen Federazioko kideak bonuak saldu dituzte herrian azken hileotan, eta gaur bidalik diote batutako dirua Lesvos Solidarity elkarteari. Basauriko Udalak lehenago emandako 5.700 euroekin, elkarte honek dituen klinikarako botikak eta elikagaiak erosi ditu.

Esan bezala, Basauriko azken martxoaren 8ko ardatz nagusiekin bat datoz ekintza biak. Emakume eta neskato errefuxiatuek diskriminazio bikoitza pairatzen dutela salatu zuten orduan; egoerari irtenbidea emateko aldarrikatu zuten; eta migrazioari eta asiloari buruzko nazioarteko hitzarmenak eta Europar Batasuneko arauak betetzeko exijitu zuten.

Gora