→Basauri

EAJk eta PSEk gobernu akordioa adostu dute Basauriko Udalean

Udalbatza osoaren lehen argazkia / Geuria

Jeltzaleen eta sozialisten arteko gobernu akordioa izango da Basauriko Udalean. Horren helburua, “oreka instituzionala bermatzea eta herriarentzat garrantzitsuak diren proiektuak aurrera ateratzeko ahalmena izatea”, Asier Iragorri alkatearen eta Isabel Cadaval sozialisten bozeramailearen hitzetan.

Ekonomiaren berpizkundea, baldintza duinak dituen lanaren sorrera, zerbitzu publikoen mantentzea, gizarte zerbitzuetarako beharrezkoak diren baliabidek jartzea, eta auzoen azpiegiturak hobetzea dira akordioaren helburu nagusiak.

Asier Iragorri, Basauriko alkatea, bere taldearekin // Geuria

Gobernuaren antolaketari dagokionean, honakoak dira arloetako buruak: Maria Larrinaga (Gizarte politika eta Kultura), Nerea Renteria (Lurralde politika eta Kontratazioa), Berta Montes (Ogasuna, Berrikuntza, Gobernu irekia, Parte-hartzea eta Jaiak), Txomin Carro (Giza-baliabideak), Agurtzane Cebrecos (Udaltzaingoa), Nora Pereda (Euskera), José Ramón Suárez (Ondasuna), Marieli de Pedro (Merkataritza eta Sustapen ekonomikoa), eta Jon Zugazagoitia (Kirolak, Gazteria eta Informatika).

Isabel Cadaval eta Idoia Ortego izango dira gobernu taldean // PSE Basauri

Isabel Cadaval sozialisten burua Enplegu, Berdintasun eta Lankidetza arloen arduraduna izango da. Idoia Ortego sozialistak, halaber, Hezkuntza, Osasuna eta Kontsumoa sailak kudeatuko ditu.

Gobernuaren antolakuntza onartzeko osoko bilkura datorren asteazkenean izango da, uztailaren 24an, 9:30ean.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak