→Basauri

Edesaren ekoizpena eta langileria bermatzea eskatuko dio Basauriko Udalak CNAri

basauri edesa lantegia 2014

Basauriko udalbatzak Edesaren bideragarritasunaren aldeko “apustu sendoa eta erreala” egin dezan eskatuko dio CNA taldeari.

Edesa lantegia // Geuria

Basauriko udalbatzak Edesaren bideragarritasunaren aldeko “apustu sendoa eta erreala” egin dezan eskatuko dio CNA taldeari

Joan den ostegunean, Edesa Industrial enpresak -lehen, Fagor Etxetresnak- Arrasateko Garagartza lantegia itxiko zuela jakinarazi zuen. Horren harira, Basauriko Edesa lantegiaren etorkizunaren aldeko adierazpen instituzionala publikatu du Udalak. Horren bitartez, babesa adierazi die udalbatzak bertako langileei eta Edesa udalerrian jarraitzeko apustua egiten dute, “ekoizpen datuek Basauriko lantegiaren bideragarritasuna bermatzen baitute“, diote udalbatzatik.

Modu horretan, Basauriko lantegiaren aldeko “apustu sendoa eta erreala” egin dezala eskatuko dio Udalak CNA talde titularrari, haren jarraikortasuna udalerrian ziuratzeko eta lanpostuak bere horretan mantentzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak Edesa Basauriren inguruko bideragarritasun planak edota proiektuak babes dezaten eskatuko die Basauriko Udalak, “ekoizpenaren jarraikortasuna eta langileria bermatze aldera“.

Osoko bilkuran aurkeztu zuten atzo adierazpena eta EAJren, PSEren, Basauri Bairen, EH Bilduren eta PPren aldeko botoekin berau onartu zuten. Sergio Recio zinegotziak kontran bozkatu zuen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak