→Basauri

Edesak Basaurin ekoizpena mantenduko duela iragarri du CNA taldeak

basauri edesa 2017 urria manifestazioa 15

Edesa Industrialeko zuzendaritzak jakinarazi du 141 langile kaleratuko dituela eta Garagartzako lantegia itxiko duela. Inbertitzaile berrien zain daude urriaren 30era arte.

Urriaren 5ean manifestazioa egin zuten Basaurin Edesako langileek // Geuria

Edesa Industrialeko zuzendaritzak (lehen, Fagor Electrodomesticos zena) atzo jakinarazi zuen 141 langile kaleratuko dituela eta Garagartzako (Arrasate) lantegia itxiko duela (uztailean jakinarazi zuen horren itxiera). Zentzu horretan, ekoizpena Basaurin eta Eskoriatzan (Gipuzkoa) bakarrik mantenduko duela adierazi du enpresak.

Edesa Industrialeko eta Geyserreko enpresa-batzordeek prentsaurrekoa eman zuten atzo Arrasaten eta zalantzan jarri dute gainontzeko 163 lanpostuen etorkizuna. CNA taldearen arabera, 55 urtetik gorakoei eta lanpostu mota ezberdinetan aritzen direnei ez liekete Enplegua Erregulatzeko Espedienterik ezarriko eta lanean geratuko lirateke.

Inbertitzaileen zain

Talde katalanak jakinarazi du bi inbertitzaile daudela Edesa Industrialaren atzean, baina enpresa-batzordeek eta langileek horien berri ez dutela salatu dute. Urriaren 30era arte dago epea zabalik inbertitzaile berriak agertzeko. Horiek agertu ezean, hartzekodunen konkurtsoan sartuko litzateke Edesa.

Gora