→Basauri

CNA taldeak Edesaren aldeko bideragarritasun plana landuko du

basauri edesa lantegia 2014

Edesa-Fagor hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu berri du talde kataluniarrak. Edesak 100 milioi euro inguruko zorra du. Basauriko lantegiak gaur egun 40 langile inguru ditu.

Edesa-Fagor hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu berri du talde kataluniarrak. Edesak 100 milioi euro inguruko zorra du

Edesa Industrial enpresak -lehen, Fagor Etxetresnak- 100 milioi euro inguruko zorra omen du eta horri aurre egiteko CNA talde kataluniarrak hartzekodunen aurrekonkurtsora aterako du. Modu horretan, lau hilabeteko epea izango luke Edesa Industrial enpresak duen zorra bakuarekin birnegoziatzeko. Talde kataluniarraren estrategia da aurrekonkurtsoarekin denbora irabaztea, “negozioa eta enpresa bera berregituratzeko”.

Hala ere, CNAk Edesaren sendotasunean konfiantza du eta bideragarritasun plan bat aurkeztuko du 15 eguneko epean. Plan horrek batik bat Fagor markan du oinarria, kontuan hartuta, “estatuan zein nazioartean Edesaren salmentek duten indarra; Ikerketa, garapena eta berrikuntza; eta ekonomikoki eraginkorra eta iraunkorra izatea frogatzen duen produkzioa mantentzea“.

Eusko Jaurlaritza aste honetan elkartuko da CNA taldeko ordezkariekin Edesa-Fagor enpresaren jarduera eta enplegua mantendu daitezen saiatzeko.

40 LANGILE BASAURIN

Edesa Industrialak Arrasaten du egoitza eta 100 milioi euroko fakturazioa du urtero. Euskadin guztira 350 langile ditu Garagartzako, Eskoriatzako eta Basauriko lantegietan (Basaurin 40 langile inguru daude gaur egun). Fagor Etxetresnak erosi zuen CNA talde katalanak 2014an, 42,5 milioi euroren truke. 

Bizkaiko Foru Ogasunak berriki argitaratu duen zordunen zerrendari dagokionez, Basauriko Edesa lantegiak 9,9 milioi zor ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak