→Basauri

Edesako produkzioa erabat gelditu du Fagor-CNA taldeak Basaurin

basauri edesa lantegia 2014

Fagor-CNA taldeak Euskal Herrian dituen lantegien ekoizpenaren zati handiena eten egin du. Basauriko langileak ez dira gaur lanera joan enplegua erregulatzeko espedientea ezarri baitiete.

Fagor-CNA taldeak Euskal Herrian dituen lantegien ekoizpenaren zati handiena eten egin du. Langileak ez dira gaur lanera joan Enplegua Erregulatzeko Espedientea ezarri baitiete

Fagor-CNA taldeak Euskal Herrian dituen lantegietako ekoizpenaren zatirik handiena eten egin du, “osagaiak erosteko diru faltagatik“. Geldialdi honek guztiz kaltetu du Basauriko Edesa fabrika. Izan ere, erabat gelditu du bertako produkzioa (labeak eta sukaldeak).

Basauriko lantegiaz gain, Arrasateko Garagartzako (garbigailuak) ekoizpena ere geldiarazi du CNA taldeak. Gainera, Bergarako Geyser lantegiaren produkzioaren (berogailuak) zati bat ere eten dute. Soilik Eskoriatzako lantegia ari da %100ean (presio-eltzeak).

Dirudienez, Enplegua Erregulatzeko Espedientea (EEE) ezarri die CNA taldeak langileei (2016ko urrian iragarritakoa). Zentzu horretan, langileak ez dira gaur lanera joan. Sindikatuek adierazi dutenez, CNAk ez die zehaztu noiz itzuliko diren beharrera.

Enpresa-batzordea langileekin bilduko da egun hauetan Fagor-CNA konpainiaren azken erabakiak aztertu eta mobilizazioak abiarazteko.

Uztaila hasieran jakinarazi zuenez, CNA taldeak Edesaren aldeko bideragarritasun plana landuko omen zuen -nahiz eta 100 milioi inguruko zorra duen-. Hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu zuen hasieran, baina Basauriko Edesa ez zela hartzekodunen konkurtsoan sartuko aurreratu zuen uztailaren 6an. Talde kataluniarraren adierazpenen arabera, Basauriko lantegia “ez da itxiko, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza tarteko“.
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak