→Basauri

Ekonomia-sustapena eta enplegua dira basauriarren lehentasunak udal aurrekontuetarako

basauri aurrekontuak herritarrak 2015

Guztira, 431 ekarpen jaso ditu Basauriko Udalak 2016ko aurrekontuaren inguruan. Era berean, auzoetan egin beharreko hobekuntzak eta gizarte-laguntzak nabarmendu dituzte hainbat herritarrek.

2016ko aurrekontua dela eta, Basauriko Udalak parte-hartze prozedua abiarazi du laugarren urtez jarraian eta 431 ekarpen jaso ditu herritarrengandik. Horietatik, 284 karpetan jaso dira, 58 bulegoetan eta 89 online.

Inkesten arabera, ekonomia-sustapena eta enplegua dira lehentasunezko ekintzak (4.52), baita auzoetan egin beharreko hobekuntzak (3.95) eta gizarte-laguntzak (3.89) ere. Kultura eta kirol jarduerek 3.54 puntu eskuratu dituzte, eta euskararen eta basauriar nortasunaren garapenak 3.19. Andoni Busquet alkateak dioenez, “alor horiek dira, hain zuzen ere, udal inbertsioaren ardatz nagusiak“.

AUZOAK HOBETZEKO IRADOKIZUNAK

Auzoetan eragiteko iradokizun zehatzei dagokienez, honako hauek aipatu dituzte parte hartzaile gehienek: irisgarritasuna hobetzeko neurriak, enpresa-ideiei laguntza ematea eta langabetuen prestakuntza sustatzea, aparkaleku gehiago egitea, aisialdirako guneetan eta haur-parkeetan hobekuntzak egitea, eta errepide eta lorategietan mantentze-lanak egitea, besteak beste.

Era berean, Udalak jakinarazi duenez, ugariak izan dira etxe-abereekin elkarbizitza hobetzeko beharra sumatu duten herritarrak: “Ordenantza errespetatzea aldarrikatu dute, bereziki txakurren gorotzak jasotzeari dagokionez. Gabonak eta gero, preseski, informazio eta sentsibilizazio kanpaina abiaraziko dugu Ordenantza berria oinarri hartuta. Horren xedea izango da gizakion eta laguntza-animalien arteko elkarbizitza hobea lortzea“, dio Andoni Busquetek.

AUZOKIDEEN PARTE HARTZEA ZENBAKITAN

Arizgoitiko auzokideak izan dira gehien parte hartu dutenak (%19.5). Ekarpenen %19a Arizen jaso da, %17,5a Kareagan, % 14a Basozelain, %13,5a San Migelen, %6,7a Uribarrin, %5a Pozokoetxen eta %3,8a Urbin.

 

Irakurrienak

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak

Geuria monografikoa | Basauriko Antzerki Eskolatik 'Handia' filmeraino PDF
|