→Basauri

Elikagai bilketa eta azoka solidarioa gaur eta bihar San Jose Ikastetxean

basauri serso sanjose 2013

Ekintza solidario hau 17:00etatik 18:30etara bitartean burutuko da San Jose Ikastetxean bertan. Elikagai desberdinak entregatzeko aukera egoteaz gain, bidezko merkataritzako produktuak eta eskulanak egongo dira salgai. Inguruko familia behartsuei laguntzeko helburuarekin, Basauriko San Jose Ikastetxeak eta Serso Gobernuz Kanpoko Erakundeak urtero antolatzen dute janari bilketa eta azoka solidarioa Gabonetan. Antolatutako azoka txiki solidarioan ikastetxeko ikasleek eskulanak egiten dituzte eta  saldu egiten dituzte. “Irabazitako etekin guztiak oinarrizko elikagaiak erosteko erabiltzen ditugu eta ondoren inguruko familia behartsuei ematen dizkiegu“, diote Serso erakundetik. 2013ko kanpainan 600 euro batu zituzten.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak